martes, 6 de diciembre de 2011

Hautaketa ona

Orain arteko sarrerak kontuan edukita, ikus daiteke gazteen inguruan hainbat gai daudela jorratzeko, horregatik, gai egokia hautatu dudala uste dut nire bloga aurrera eramateko. Hala ere, gai honetan egunean gehiago sakontzen joan naizen bitartean, konturatu naiz hainbat gauza aldatu beharko liratekeela gure gizartean eta oso egoera arriskutsuetara heltzeko puntuan daudela gazte asko. Horretarako, denok esfortzatu behar gara, belaunaldiz belaunaldi ohitura egokiak transmititu daitezen eta, gutxinaka- gutxinaka, ohitura txarrak albo batera utz ditzagun.

Ez dut inoiz blog hau bezalakorik erabili eta, egia esateko, asko gustatu zait. Ez nuen uste horrelako lanik egiteko gai nintzenik, baina ikusi ahal izan dut aurrera eramateko gai izan naizela. Horregatik, erabaki dut blog honekin jarraituko dudala, beste gai batzuk sakontzen ditudalarik, gazteena barne.






Agur!


Gazteen agresibitatea

Ume eta nerabe madrildarrak oldarkorragoak dira gero eta telebista gehiago ikusten baldin badute eta gero eta denbora gehiago ematen badute bideojokoen edo ordenagailuaren aurrean. Hori kontuan izan gabe bideojokoak oldarkorrak diren edo ez.

Madrilgo Unibertsitate Complutenseko psikologo talde batek komunitateko 22 eskoletako 9 eta 16 urteko 2.322 gazteei inkesta pasatuz, egin dituzten ikerketa guztietatik, lortutako emaitzarik harrigarriena da.

Ikerketa honek dioenez, agresibitate maila altuagoa da mutiletan nesketan baino, hala ere, azken horiek haserre maila altuagoa izaten dute. Adina kontuan izanda, nerabeak (14-16) indarkeria gehiago garatzen dute txikiek baino (9-11).

Gainera, azterketak dioenez, oraindik nerabezarora heldu ez direnen %72,6-ak egunero 2 ordu edo gutxiago ikusten du telebista eta, une berean, nagusien %81,8-ak 2 ordutik gorako epea erabiltzen dute ekintza hori egiteko.

Okerrena zera da: nerabeen %81-ak ez duela inolako araurik jarraitzen beraien etxean, beraz, askatasun osoz ikus dezakete telebista.

Azkenik, nerabeen %51-ak eta aurre-nerabeen %43-ak aitortu du ez duela inoiz irakurtzen. Esan beharra dago, irakurketari eta etxerako lanak egiteari denbora ematen dietenek, agresibitate maila baxuagoa erakusten dutela gainerakoek baino. Hala ere, eginbeharreko horiekin 3 ordu baino gehiago ematen dutenei, agresibitatea oso azkar igotzen zaie.

Normala iruditzen zaizue egoera hau XXI. mendean? Kontrol minimo bat izan beharko lukete gazteek, bestela, oso arriskutsuak izan daitezkeen egoeretara heldu gaitezke.

Ondo segi!

lunes, 5 de diciembre de 2011

Gaitasunen galera

Nerabezaroan, urtero, gaitasunen %2-a galtzen da.

Interneten informazioa bilatzen ari nintzela, horixe zioen aurkitu dudan artikulu batek. Urtean gazteek dituzten gaitasunen zati bat galdu egiten dituztela arrazoi batzuengatik. Horietako batzuk, interneta, telebista eta bideojokoak direla dio. Nerabezaroak sei urte irauten dituela kontuan izanda, %12-a galtzera heltzen direla ziurtatzen du.

Dirudienez, Stanfordeko Unibertsitateak eginiko ikerketa batek erakutsi zuen aurretik esandakoa eta, gainera, galera hori aurrealdeko eta entzumen-motoreen eremuetan gertatzen dela egiaztatu zuten.

“Gazteen gehiengoak, garuna gero eta gutxiago erabiltzen du eta, hori dela eta, gaitasunen galera hori gertatzen da. Hau ez da batere onuragarria, baina hobetuko delakoan ez zaie gehiegizko atentzioa jartzen eta, kasu batzuetan, esfortzu txikiena ere alde batera uzten dute, hala nola, irakurtzea. Horrekin batera, telebistaren, ordenagailuaren eta bideojokoen gehiegizko erabilerara pasatzen dira” ziurtatu zuen Asdrubal Almazán medikuak, Talentuaren Laguntzarako Zentroko zuzendaria, CEDAT (Centro de Apoyo al Talento). 

Agur!

Gazteen erraztasunak

Gaur egun, gazteak dira gizartearen atentzio puntua eta, beraz, euren ohiturak eta jokaerek gainontzekoei eragiten diete, ohitura horiek boterean jartzen direlarik.
Hainbat arrazoi daude horren atzean:


  • Gazteen botere ekonomikoa sekulakoa da, eurek dira kontsumitzaile printzipalak hainbat produktutan. Eurek izaten dira produktu deigarrietan dirua gastatzen dutenak.

  • Gazteen eskariak garrantzitsuak bilakatu dira gizartean eta euren ekintzak komunikazio bideetan zabaltzen dira.


Esan daiteke, antzinako nerabezaroa gaur egungoarekin konparatuta oso desberdina zela:

  • Gazteak gaur egun oso arin prestatzen dira bizi diren bizitzara moldatzeko, gaur gehiago irakurtzen da eta gehiago ikasten da gure gurasoen nerabezaroan baino.

  • Helduei baino gutxiago kostatzen zaie gauza berriak egitea, lehenengoek jada euren bizitza eginda baitaukate.


Guzti hori kontuan izanda, aprobetxatzea da egin beharreko lehenengo gauza. XXI. mendean ditugun erraztasunak kontuan edukita, pertsonek prestakuntza egokia jasotzea ezinbestekoa da.



Gai honi buruz zerbait gehiago jakin nahi baldin baduzue, hementxe uzten dizkizuet web orrialde batzuk:

  • http://www.cnnexpansion.com/midinero/2007/7/13/bfcuanto-cuesta-el-consumo-adolescente
  • http://gestion.pe/noticia/457982/57-adolescentes-gasta-su-dinero-vestirse
Hurrengora arte!

jueves, 1 de diciembre de 2011

Indarrak batzeko...

Zerk lagun gaitzake indarrak batzen? Musika laguntza paregabea izan daiteke ikasketen garaian, barneak indartu eta poztu egiten baitizkigu! Hemen uzten dizkizuet kanta polit batzuk, ea denon artean indarrak batzen ditugun!









Ondo segi!

miércoles, 30 de noviembre de 2011

Galdu ezin dugun adorea


Gazteak jabetzen al dira egungo egoera sozial eta ekonomikoaz? Askok ikasketak bukatu gabe dituela ihesari ematen dio, eskolatik ahalik eta urrunen joan ahal izateko, esfortzu gehiegi egin gabe bizitzan aurrera egiteko, baina posible al da ikasi gabe eta lanik egin gabe aurrera egitea? Ametsetako irla batean galtzea eta arazoez betiko urruntzea? Ez antzina ezta XXI. mendean ere. Gauzak lortzeko, lehenik eta behin, esfortzua mahai gainean jartzea beharrezkoa da.

Hezkuntzan aurrera eginez gero, gero eta ezagutza gehiago barnera ditzakegu, horrela, errealitateko oztopoei aurre egitea errazagoa egiten zaigularik. Horrek azalpen argi bat dauka, ikasketak baldin baditugu, irtenbideak topatzea lan arinagoa suertatzen zaigu, hainbat arazo eta egoera landu baititugu. Horrez gain, lan bat aurkitzea zaila izanik, ezer egin ezean ez dugu aukerarik izango bizi bat aurrera eramateko. Bestalde, hezkuntzan sartzen baldin bagara eta gustuko dugun zerbaitetan murgiltzeko prest bagaude, biziari zentzu bat aurkituko diogu eta, ondorioz, arazo potolo eta ez hain potoloei aurre egiten ikasiko dugu.

Horrekin zer esan nahi dudan galdetuko diezue zuen buruari. Hezkuntza gure bizitzan ezinbestekoa dela eta, sarritan, ezinezkoa edo gogorregia iruditu arren, barneko indar guztiak batuta aurrera egin behar dugula. Gazteak, hori zuentzat doa!



Agur!

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Mundu inperfektua

Ikus dezakegunez, hezkuntzan aurrera egitea ez da ume guztiek lor dezaketen prozesu bat, konplexua da eta familia askok ez dute euren seme-alaben ikasketak ordaintzeko baliabiderik izaten. Argi dago gure gizartea ez dela perfektua eta bizi ahal izateko premiazkoena dirua dela. Baina hori ez litzateke horrela izan behar, beste baliabide batzuekin lortu beharko genituzke horren garrantzitsuak diren gauzak, hala nola, janaria, hezkuntza, … Ez litzaizueke bestelako mundu bat gustatuko? Dirua beharrean, norberak eskuragarri dituen gauzak gainontzekoekin trukatuz, nahi dena lortzeko gai izango litzatekeen mundu bat? Niri bai, duda barik!

Ametsetako mundu horretan, esfortzua ezinbestekoa litzateke aurrera egiteko, edonon bezalaxe, denok baitakigu inon ez direla gauzak oparitzen, baina gure artean ez litzateke horrenbesteko estresik, ezinegonik, tristurarik, … nabarituko. Umeak eskolara joango lirateke, gurasoak lanera, … dena berdin litzateke, diruaren kontua izan ezik. Benetan kezkatzen nauen kontu bat da hori eta galdera asko egiten dizkiot nire buruari egunean zehar. XXI. mendeko ekonomia doan bezala joanda, nolakoa izango da gure etorkizuna? Bizitza hau lortzearren gabiltza horrenbeste lan egiten? Ez da zilegi! Beraz, nik mundu justuago bat proposatzen dizuet. Eskola batera sartu nahi duen pertsonak, garbiketa ordu batzuk egin ditzala eskolan, gizarte-laguntza batzuk bete ditzala egunean zehar eta ordainketa gisa, hezkuntza duin bat lor dezala.

Gaur egun, familia asko eta asko daude hondamendiaren bidean galduta, ez dute dirurik euren etxea ordaintzeko, janaria erosteko ere ez, beraz, ez dute ganoraz elikatzeko beste dirurik izaten eta are gutxiago beraien umeen ikasketak ordaintzeko. Ez al lukete ume guztiek eskubide bera izan behar ikasketa minimo batzuk edukitzeko?  Etorkizunean euren interesak asetzen dituen lan bat lortzeko?

Sarrera honekin alaitasun pixka bat eman nahi diot nire blogari, denok pentsatu behar baitugu mundu hobe bat sor dezakegula. Argi dago proposatu dudan mundu perfektua ez dugula inoiz lortuko, baina denok gure eskuak batu behar ditugu lanari ekiteko, eta mundu berri bat eraikitzeko!

AURRERA BEGIRA lortzen dira nahiak.



Agur!