viernes 28 de octubre de 2011

Adiskide taldeak, norberak hautatutakoak edo aukera bakarra?


Kaixo neska mutilak!

Gaurkoan, gazteak murgiltzen diren adiskide taldeei buruz hitz egingo dizuet.  Argi dago nerabetasuna nortasuna finkatzeko garaia dela eta urte horietan hasten direla euren adiskideak bilatzen, erabaki horiekin heltze prozesua eratzen dute. Baina norberak hautatutakoak edo ditugun aukera bakarrak al dira? Ez dut oso argi erantzuna, hala ere, denetarik dagoela esan dezaket.    

Orokorrean, nerabetasunean bakoitzaren lehentasunak kontuan hartuta batzen dira eta zehatz-mehatz sexu berekoekin. Adiskide talde bat izateak, askatasun moduko sentimentu bat ematen dio gazteari, familiatik aldentzeko arrazoia. Horrekin batera, gizartearen parte sentitzen dira lagunak dituela dakien puntutik eta, beraz, eremu pertsonalean ere hobeto sentituko da. Hala ere, nerabe guztiek ez dute erraztasun bera lagunak bilatzeko unean. 

Batzuei zera gerta dakieke: ikasgelan talde txikiak sortzen hastea eta bertan ezin izatea jende berria sartu, hau da, talde horiek harresiekin inguratzen dituzte eta ez diote inori sartzen uzten. Morin J.-k zioenez, mutilen taldeak zabalagoak izaten dira eta errazagoa izaten da sartzea eta irtetea bertan ezarritako arauak bete ezkero. Nesken kasuan, ordea, taldeak txikiagoak eta itxiagoak izaten dira, ez diote edozeini sartzen uzten, adiskidetasuna hurbilagoa eta pribatuagoa izaten delako. Hori horrela izanda, klaseko ikasle askok ez dira taldearen parte sentitzen eta, ondorioz, euren egoeran dauden beste klasekideren batekin batzen dira, horrela, beste ezaugarri batzuetako taldea sortzen dutelarik. Ikasgelako "ospetsuenen" kasuan, taldeak eratzerakoan eurek jartzen dituzte arauak, beraz, eurek aukeratzen dute norekin erlazionatuko diren eta norekin ez duten hitzik egin nahi. Hain ohikoak ez diren, baina askotan entzuten diren kasuak ere aipatzea garrantzitsua da: hemen ez han lagunak aurkitzen ez dituzten gazteak ere badaude, orduak bakarrik pasatzen dituzten nerabeak eta etxera heltzerakoan familiarekin ere txarto sentitzen direnak. Eurentzako klasera joatea inposaketa bat da, ez baitaude bertako jendearekin gustora eta hortik alde egiteko irrikitan egoten dira. 


Hori guztia esanda,familiek ere euren aportazioa jarri behar dutela uste dut, askotan, gazteen sozializazio porrotak etxean dituzten komunikazio ezaren ondorioz gertatzen baitira.


Gaurkoz bukatutzat ematen dut nire lana!! Hurrengorarte!!

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada