Kaixo lagunak! Prest al zaudete gaur ere gazteei buruzko sarrera interesgarri bat irakurtzeko? Goazen ba!
Zuen ustez errespetu bera diete gaurko gazteek irakasleei antzinakoekin konparatuz? Denok erantzunarekin bat gatozela esango nuke.
Argi dago gaurko ereduak eta lehenagokoak ez dutela zer ikusirik, hala ere, kapazak al gara esateko zein den egokiena?
Hasteko, antzinako hezkuntza ereduan, eskolak gela bakar batez eratuta zeuden, ikasle gutxiago baitzeuden. Baliabideak oso eskasak ziren eta, ondorioz, adin desberdinetako ikasleak gela berean eta materia berdina ikasten zuten.
Gaur egun, berriz, eskola batean dela asko topa ditzakegu eta adinaren arabera maila desberdinetan bananduta daude. Lehen idazlumak eta tinta erabiltzen ziren idazteko tresna gisa. Egungo hezkuntzan, ordea, mota ezberdinetako boligrafoak, arkatzak, ... erabili ohi dira. Gauza sinpleenak kontuan hartzen baldin baditugu ere, aldatu egin direla ikus dezakegu; adibidez, ikas-mahaiak.
Hori guztia esanda, esan beharrik ez dago teknologia berrien inguruan, antzina batean ez zuten gaur egun dauden sistema berrietatik bat ere ezagutzen. Baina orduan, non bilatzen zuten informazioa lan bat egiterako orduan?
Liburutegiak existitzen ziren, baina ez gaur egungo liburu multzoekin. Garai batean, oso liburu gutxi egoten ziren herritarrentzat eskuragarri. XXI. mendean hainbat eta hainbat liburu erabil ditzakegu informazioa bilatzeko eta, horrez aparte, teknologia berriak ditugu; ordenagailuak, internet-a, ... Eta zer esanik ez orain gutxi eskola askotako geletan jarri dituzten arbela digitalei buruz.
Hona hemen horri buruzko bideo labur bat:
Hori guztia kontuan hartuta, esan dezakegu antzinakoa baino askoz ere antolatuagoa dagoela gaurko hezkuntza. Gazteentzat errazagoa da hezkuntzaren parte sentitzea eta, gainera, lan egitea ere dibertigarri eta dinamikoagoa bilakatzen da.
Honekin batera, hainbat desberdintasun aipa ditzakegu Franco garaiko hezkuntza eta gaurkoa konparatuz gero:

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada