sábado 5 de noviembre de 2011

Argala izatea al da bide bakarra?

Gaurkoan ere hemen naukazue, zuen interesak asetzeko asmoz! Ondoren, eskolako harreman txarrek eragiten dituzten egoerei buruz hitz egingo dut, batez ere, fisikoarekin obsesionatutako gazteek eragiten dituzten egoerei buruz.


Badirudi gaur egungo gizartean barneraturik egoteko eta baita adiskide gehiago izateko beharrezkoa dela argal egotea. Baina itzurakeri guzti hori benetan beharrezkoa al da norberarekin ondo sentitzeko ala guk gure beldur propioak estaltzeko erabiltzen dugun arma soilik ote?

Batez ere, neska gazteen artean erabilia da "gero eta argalago egon orduan eta hobeto barneratuta egongo zara gizartean", besteen nahiak gure printzipioen gainetik ipintzen direlarik. Baina ez gara konturatzen berez geure burua soilik engainatzen dugula eta poztazuna lortu beharrean ahultasun eta tristezia datorkigula. Bada garaia itzurakeri guztiak albo batera usteko eta gure ametsak bizitzeko, kalera irten eta jendearekin harremanetan jartzeko, jaramonik egin gabe gainontzekoek gure jokaerez zer pentsatzen dutenari, izan ere, inor ez da jabe norberen nahiak ukatzeko eta inork ez dauka eskubiderik besteen ametsak zapaltzeko. 


Jokaera horiek guztiek, hainbat ondorio ekartzen dituzte; adibidez, jateari uztea, gurasoekin behin eta berriz eztabaidan aritzea, depresioa eta suizidioa, ...

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada