Kaixo!
Aurreko sarreran jarri nuen bezala, gazte guztiak desberdinak dira, horregatik, gaurkoan ere gazte batzuek duten gaitzaz hitz egingo dut, dislexiaz, hain zuzen ere.
Irakurtzea zeregin erraz eta automatikoa izan daiteke zailtasunik ez duten pertsonentzat. Baina irakurtzeak sekulako esfortzua eskatzen dio gure garunari, horregatik, ez gaitu horrenbeste harritu behar ikasle bati kostatzen baldin bazaio. Datu batzuek diotenez, Estatu Batuetako biztanoleriaren %15-20ak pairatzen du irakurketarekin lotutako gaitza, hau da, dislexia. Azken hori eskoletako arazo nagusia izaten da. Arazo hori eduki ezkero, eta denbora luzean tratamendurik jasotzen ez badu, umea frustrazio eta segurtazun eza sentitzera hel daiteke.
Normalean, dislexia 4-6 urte bitartean diagnostikatzen da. Zailtasuna nabaritzen lehena irakaslea izaten da, hala ere, psikologo batek egin behar izaten du horren diagnostiko egokia. Esan beharra dago, kasu batzuetan dislexia ez dela horren nabarmena izaten eta beranduagoko fase batean nabaritzen hasten dela, hala nola, sintaxia edo gramatika ikasten hasten direnean. Dislexikoek ondokoak egiten izan ditzakete zailtasunak: - Errimak egiten edo zenbakiak eta letrak aipatzen edo beste sekuentzia batzuk.
- Helbideekin, ezkerra, eskuina, goian, behean, etab.
- Mapak irakurtzen.
- Objektuen izen egokiak gogoratzen.
- Telefono zenbakiak memorizatzen.
- Denbora mugatudun esleipen edo probak egite.
Normalean, hezkuntza- arduradunek zera nabaritzen dute:
Hauxe egiten dute arazoari aurre egiteko:
Ondorioetako batzuk hauek izan daitezke:
Gaitz honen tratamendurako, irakurketaren ikaskuntzarako estrategia bereziak irakazteko gai den irakasle edo tutore espezializatu bat ezinbestekoa da. Gainera, familiaren laguntza beharrezkoa da tratamendu horretan, horrela, umeak motibazio eta afektibitateak on egingo dio. Horrez gain, umeen denboraren zati bat eurengan segurtasuna emango dieten ekintzetan zentratu behar dute, besteak beste, kirolak, hobbiak, arte plastikoa, arte dramatikoa, etab.
Ume hauek klasean atentzio berezia jaso behar dute, gauza berriak azaltzeko momentuan behin eta berriz errepikatu behar zaie, horrela, umeak motibatu egingo direlarik. Horiek ebaluatzeko momentuan, besteekin ez konparatzea ezinbestekoa izaten da.
Dislexia ume askok garaitu dute eta, horrekin batera, irakurketa perfektua garatzea ere lortu dute.
Ondoren, dislexiari erreferentzia egiten dion bideo bat utziko dizuet. Espero dut gaurko sarrerari amaiera egoki bat ematea.






0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada