Egunon!
Argi dago mota askotako gazteak daudela munduan, argiak, gehiago kostatzen zaienak, hiperaktiboak, down sindromedunak, dislexikoak, … Gaur, down sindromea hezkuntzarekin erlazionatuko dut, pertsona horiek dituzten zailtasunak eta integratzeko dituzten arazoak aipatuko ditudalarik.
Down sindromea asaldura genetikoa da eta bere ezaugarri nagusiak adimen atzerapena eta bereizgarri fisiko bereziak dira. Antzina, gizarteak baztertu egiten zituen gaitz hori pairatzen zuten umeak, ondorioz, azken horiek ez zuten aukerarik izaten gainerako ikasleen bizitza bezalakoa izateko. Zorionez, XXI.mendean jada, down sindromedunek ez dute horrenbesteko gutxiespenik jasan behar izaten.
Down sindromea duten umeek ezaugarri fisiko berak izaten dituzte, hala nola, aurpegi-profil laua, txinatar-erako begiak, belarri txikiak, tolestura bakar bat esku-azpien erdialdean eta mingaina lodiagoa.
Gaitz honek gaitasun kognitiboetan eragiten du. Hala ere, gainerako gazteek baino zailtasun gehiago izan arren, ume hauek ikasi ahal dute eta ikasi egiten dute, baina beste erritmo batera. Ikasgelan beharrezkoa duten denbora eman behar zaie eta eurentzako bereziki irakasle bat eduki behar dute eskura.
Bideo horrekin agurtzen zaituztet.


0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada