sábado 5 de noviembre de 2011

Erasotzaileek zergatik jokatzen dute horrela?

Jazarpen egoera eragiten duten erasotzaileek, berezkoa dute nortasun hori?Zerk egin du euren jokaera horren zapaltzailea izatea? Familiak soilik al dira euren arduradunak? Nire blogean halako galderak erantzun barik daude oraindik, bada ordua horiek sakontzen hasteko.

Eskoletan agerian egoten dira zapaltzaileen portaera gaiztoak, euren klasekide ahulenei jaurtitzen dizkieten irainak. Beharrezkoa litzateke gazte horien etxeetako egoerak aztertzea, ea nolako harremanak dituzten beraien guraso eta neba-arrebekin. Heldu askok ez diete atentziorik prestatzen euren seme-alabei eta, ondorioz, azken horiek etxetik kanpo ateratzen dute pilatutako tentzioa.

Argi dago, familiek lehentasuna dutela gazteen hezkuntzan esku sartzeko eta arduradunez hitz egitean euren izena ageri dela, baina irakasleek ere nolabaiteko ardura dute haurrengan, nerabe askok etxean baino denbora gehiago ematen dute eskolan edo eskolaz kanpoko ekintzak egiten, beraz, gurasoekin ezin izaten dute harreman esturik izan.

Erasotzaileen gehiengoen itxura sendoa izaten da, euren buruaz harro eta seguru daudela ematen du, baina errealitatea ez da hori izaten. Sekulako segurtasun eza izaten dute pilatuta eta besteen bizitzaz inbidia sentitzen dute, horregatik, erasotzera mugatzen dira. Euren bizitza hondoratuta ikusten dutenez, gainerakoena berdin egon arte ez dute amore ematen.

Behean ikus dezakezuen bideoan, Fito izeneko mutil bat ageri da, bere klasekideei irainak esaten die eta ahal duen heinean, jazarpen egoerak eragiten ditu. Klaseko mutil eta neska batzuek, horren boterea ikusita, imitatu egiten dute eta, nolabaiteko, errege gisa dute Fito. Etxera joatean ere, ez du egoera hoberik aurkitzen bertan, aita mozkor eta ama garrasika ari zaizkio egunero eta ez du bertako giroa jasaten. Egun amaieran, beste ume batzuk pozik eta elkarren artean jolasean ikusten dituenean, Fito triste sentitzen da, badakielako berak ez duela inoiz hori lortuko.


Horrekin argi utzi nahi dut, erasotzeari ekiten dioten gazteei ere laguntza eskaini behar zaiela, etxeko egoera dela eta, edo bestelako arrazoien bategatik jokatzen dute horrela, eta begira gelditzeak ez du jazarpen egoera hau geldiaraziko. Irakasle edo beste helduren bati komunikatuz gero egoera hauetaz, arazoari aurre egitea errazagoa da.


0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada