viernes 4 de noviembre de 2011

Erraza al da lagunak egitea?

Egunon blog jarraitzaileak!!

Lagunak beharrezkoak dira bizitzan aurrera egiteko, baina horren erraza al da lagun onak aurkitzea?Esan beharra dago, benetako lagunak esku bateko atzamarrekin kontatzen direla eta gainontzekoak ezagunak baino ez direla izaten. Hala ere, gazte batzuek besteek baino zailtasun gehiago izaten dituzte adiskideak topatzerako orduan eta, horregatik, klase orduetan bakarrik egoten dira, inorekin komunikatu gabe.
 
Ba al dago gidarik gainontzeko pertsonek begi honekin ikus gaitzaten? Ez. Pertsona bakoitzak izaera propio bat du eta hori ezin daiteke erraz aldatu. Hala ere, badaude pausu batzuk, askotan, jarraitu beharko liratekeenak:

  • Jarrera lagunkoia izan. Jendea ondo sentitzen da euren lagunei gauzak aurpegira esaten dizkietenean, baina jakin beharrekoa da besteek ere sentimenduak dituztela eta pentsatzen den guztia ezin dela birritan pentsatu gabe esan, horrelakoetan, euren aldamenetik aldentzea baino ez baitute lortzen. 
  • Irribarre egin. Inguruko ezagunei irribarre batekin agurtu behar zaie, eurekin adiskidetasun bat izateko nahia helarazteko. 
  •  Jendearen izena ikasi. Ez dago sentimendu politagorik norberaren izena entzutea baino, beraz, klasekideen eta ezagunen izenak ikastea oso garrantzitsua da.
  • Entzule on moduan agertu. Gainontzekoen istorioak entzutea ezinbestekoa da lagunak mantendu ahal izateko. Besteekin pazientzia izatea beharrezkoada.
  • Besteen gustuak ezagutu bezain laster, horiei buruz hitz egin pertsona horiekin.
  • Bakoitzak bere akatsak onartu. Zerbait txarto egin ezkero, barkamena eskatzea lehenbiziko gauza izan behar da.
  • Ez hitz egin norbere buruaz bakarrik. 
  • Besteen alde onak esan. Besteek eskertu egiten dute euren alde onak nagusitzea.
  • Ezin da beti irabazi. Eztabaidetan ez du inork irabazi behar, beraz, norberaren burugogortasuna erakusteak ez du pertsona hori hobe bihurtuko.
Honekin guztiarekin, lagunak topatzea ekintza errazagoa bihur daiteke, baina ez da beti horrela izaten. Gazte askok euren aurpegi alai eta lagungarriena azalaratu arren, ez dute beste pertsona batzuekin komunikatzeko aukerarik izaten eta hori, hala edo nola, aldatu beharra dago.

Lagunak behar direnean beti hor egongo dira eta euren eskua eskaintzen dute. Adiskidea aldamenean daudela ikusterakoan, mantentzea da hurrengo pausua, horren erraza ez dena.






0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada