viernes 4 de noviembre de 2011

Eskola jazarpena

Hemen nago berriz ere!
Jarraian, gazteek eskolan jasaten dituzten tratu txarrei buruz hitz egingo dizuet, bullying-a deritzona. Ez dira zertan jazarpen fisikoak soilik izan behar, psikologikoak ere izan daitezke eta, askotan, azken horiek fisikoek baino eragin gogorragoak izaten dituzte.

Eskolan gertatzen diren tratu txarrak ikasle batek eskolan bere klasekideen partetik jasotzen dituen eraso-egoerak da. Gehienetan, jarraia izaten da egoera hau. Tratu txar horiek gutxiespenak, irainak, txantxak, kolpeak eta beste motatako eraso fisiko eta psikologikoak izaten dira, gehienetan, eskola orduetan jasandakoak. Erasotzaileak botere garrantzitsua izaten du gelan, geheiengoak manejatzen dituelarik eta, horrez gain, bi edo hiru klasekideren laguntza ere izaten du. Azken horiek erasotzailearen menpe egoten dira eta ikasle ahulena erasotzen dute, botere gehien duen klasekidearen adiskidetasuna lortzeko asmoz. Egoera horiek azaltzerakoan, erasotua  oso ahul sentitzen da eta ezin izaten ditu jazarpen gogor horiek jasan. Ondorio gisa, honakoak ditugu: stressa, estutasuna, beldurra, depresioa eta mugako kasuetan , biktimak suizidiora ere heldu izan dira. Eskola jazarpena beti agerian egon den  arazoa izan da, hala ere, 1970. hamarkadan Dan Olweus irakasle norvegiarra arazo hori aztertzen hasi zen.

Dan Olweus psikologo norvegiarrak estrategia berri bat sortu zuen, zeinek eskola jazarpenak murriztu dituen munduko herrialde desberdinetan. Berak dioenez, ikasgelan ikasle guztiek jarrera bera izatearen ideia zaharkitua dago.

Orain gutxi, Psikologiako Gizarte Amerikarra-k (EE.UU.) dokumentu bat ezagutarazi zuen, eskolan gertatzen diren tratu txarrak murrizteko Olweus-ek eratutako estrategiei buruzkoa. Dokumentu horiei esker, Europan eta Estatu Batuetan eskolako tratu txarren tasa %30etik %50era jaitsi zen, horrekin batera, bandalismo kasuak, alkoholaren gehiegizko kontsumizioa eta baita klasera ez joatearen kasua ere.

Olweus-en modeloak honako pausuak jarraitzen ditu: 

  • Giro ona sortzen duten helduak

Psikologoak dioenez, tratu txarrak eragiten dituzten arrazoi bat zera da: umeekin kontaktuan dauden helduak ez egotea. Beharrezkoa da, beraz, harreman itxiago eta giro egokiak sortzen dituzten helduak umeekin kontaktuan egotea, bai etxean eta baita eskolan ere. Horrekin batera, gazteen interesak ere ezagutu behar dituzte heldu horiek. Gazteak baloratuak sentitzen badira, euren autoestimua sendotzen da eta zailagoa bilakatzen da ume erasotuak izatea.
  • Limiteak

Psikologoaren ustetan, irakasleek eta baita ikasleek ere eskola komunitateak onartutako eta baztertutako jokabideen definizioan parte hartu behar dute. Ikasleen parte-hartzea ezinbestekoa da, horrela, euren eskolarekin nolabaiteko konpromisoa dutela sentituko dute, baita ikaskideekin ere. Ondorioz, arauak betearaziko dituzte, eurek sortutako arauak.

  • Berehalako zigorrak
Zigorrei dagokienez, pasarteren bat gertatu bezain laster, jokatu egin behar da. Baina ez dira zigor fisikoak ezta mugatuak izan behar. "Ideia zera da: gertatutako pasartea adibidetzat erabiltzea, ikasleek eurek definitu dezaten zer egin behar den  jazarpenak geldiarazteko", dio Rosa María Olave, eskolako biolentziaren prebentzioan aditua.
  •  Paper positiboak
Gainera, dio Olweus-ek, beharrezkoa da eskolako paperak banatzea eta ondo definitzea nortzuk izango diren autoritateak, nortzuk nolabait, ikasleekin kontaktuan egongo diren. Hezitzaile horiek ikasleen ohiko dinamiketan inplikatzen direnean, eurekin jolasean eta elkarrizketan, entregatutako orientazioak hobeto jasoak izango dira.


0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada