miércoles 9 de noviembre de 2011

Eskola porrota

Arratsaldeon! 

Ikus dezakezuenez, pixkanaka-pixkanaka bloga betetzen ari naiz, eta baita bere erabilpena ulertzen ere. Oso lagungarria izan da bakoitzak nahi duen gaia aukeratzeko eskubidea, mintzagaiari buruz interesa izanez gero, lan egitea beti errazagoa baita. Gaur eskola porrotari buruz hitz egingo dut, nortzuk dira horien arduradunak?

Ikasgela batean mota guztietako gazteak topa ditzakegu, argienetatik hasita, gehiago kostatzen zaionera heldu arte. Euren artean elkarreragin jarraitu bat egotea ezinbestekoa da, bestela, asko eta asko hezkuntzaren bidean atzeratuta geldituko baitira. Talde nahastuak sortu behar dira eta, horretarako, beharrezkoa baldin bada irakasleak horiek burutzea, hala izan beharko du; adibidez, lauko taldeak sortu nahi baditugu, hurrengoaren antzeko eskema jarraitu beharko litzateke gelan: Ikasle argiak --> A; Gehiago kostatzen zaien ikasleak --> K; Maila estandarreko ikasleak --> E:


1. TALDEA: A + K + E + K

2. TALDEA: A+ E + K + E

3. TALDEA: A + E + A + K

. . .

Horrekin esan nahi dudana zera da: ikasleei utzi ezkero taldeak osatzen, gehienetan, hoberen eramaten direnekin jesarriko dira, nahiz eta lan eskasa geratu zaiela jakin. Horregatik, irakaslea ere ikasleekin etengabeko elkarreraginean egon behar da. Beraz, gelako dinamikan, gaia irakaslea ta ikaslea behin eta berriz euren artean kontaktuan ibiliko dira.
           
IKASLEA    <-----------GAIA----------->   IRAKASLEA

Eskola porrotak, gaur egun, oso ohikoak izaten dira, ikasleak desmotibatuta, gogo gabe, ... egoten direlako. Baina zein ote da horien benetako errudunak? Ikaslearen inguru zuzena, hain zuzen ere; familia, irakasleak, lagunak, ... Ikasleei txikitatik erakutsi behar zaie ona eta txarra zer den, zer egin behar eta egin behar ez duten. Bestela influentzia txarretara elkar daitezke. Lagunak eskola-porrotaren eragile zuzenak dira, dudarik gabe, hala ere, familiek ere, askotan, eragin izan dute. Seme-alabei ez dietenak atentziorik prestatzen, euren interesei buruz ez dietenak galdetzen, ... jokaera horiek oso ondorio negatiboak izaten dituzte gazteen ikasketetan, oso erraza baita gustoko ez den klase baten haria galtzea. Irakasle batzuek ere porrot horien eragile zuzenak izaten dira. Denok izaten dugu ekintza okerren bat eta, askotan, ondorio latzak agertzen dira; ikasleren bat bazterturik uzten duen irakaslea, klaseak ondo prestatzen ez dituen irakaslea, arduragabea, ...


Gaur egungo gazteria hezkuntzaren zati handi bat izan dadin, bakoitzaren inguru zuzen denek esku-hartu behar dute, beti laguntza eskaintzeko prest.

Hemen uzten dizuedan enlazean interneteko orrialde interesgarri bat ageri da, bertan eskola porrotaren eraginak eta gazteei nola lagun ahal zaien sakontzen du.

Laster arte!


0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada