Gazteak jabetzen al dira egungo egoera sozial eta ekonomikoaz? Askok ikasketak bukatu gabe dituela ihesari ematen dio, eskolatik ahalik eta urrunen joan ahal izateko, esfortzu gehiegi egin gabe bizitzan aurrera egiteko, baina posible al da ikasi gabe eta lanik egin gabe aurrera egitea? Ametsetako irla batean galtzea eta arazoez betiko urruntzea? Ez antzina ezta XXI. mendean ere. Gauzak lortzeko, lehenik eta behin, esfortzua mahai gainean jartzea beharrezkoa da.
Hezkuntzan aurrera eginez gero, gero eta ezagutza gehiago barnera ditzakegu, horrela, errealitateko oztopoei aurre egitea errazagoa egiten zaigularik. Horrek azalpen argi bat dauka, ikasketak baldin baditugu, irtenbideak topatzea lan arinagoa suertatzen zaigu, hainbat arazo eta egoera landu baititugu. Horrez gain, lan bat aurkitzea zaila izanik, ezer egin ezean ez dugu aukerarik izango bizi bat aurrera eramateko. Bestalde, hezkuntzan sartzen baldin bagara eta gustuko dugun zerbaitetan murgiltzeko prest bagaude, biziari zentzu bat aurkituko diogu eta, ondorioz, arazo potolo eta ez hain potoloei aurre egiten ikasiko dugu.
Horrekin zer esan nahi dudan galdetuko diezue zuen buruari. Hezkuntza gure bizitzan ezinbestekoa dela eta, sarritan, ezinezkoa edo gogorregia iruditu arren, barneko indar guztiak batuta aurrera egin behar dugula. Gazteak, hori zuentzat doa!


0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada