viernes 11 de noviembre de 2011

Eskola porroten eragileak: irakasleen formazioa

Aupa!
Gaurko sarreran irakasleen formazioari buruz hitz egingo dut eta horrek ikasleen hezkuntzarekin duen erlazioan sakon arituko naiz.

Gaur egungo irakasleak ondo formatuta daudela uste al duzue? Hezkuntzan sartu berri diren teknologiak kontuan izanik, gai al dira ikasleei hezkuntza maila egokia transmititzeko?

Teknologia berriak aurrerakuntza nabarmena dira ikasketa alorrean, baina argi dago ez direla hezkuntzaren helburuak asetzen gela batean ordenagailuak eta internet konexioak jartzearekin soilik, horien erabilera egokia lortu ahal izateko, irakasleen laguntza ezinbestekoa baita. IKT- a aspalditik dago gure artean, horregatik, hezkuntza sistema aldatzea gizartearen lehentasunetako bat izan beharko litzateke, XXI. mendean beharrezkotzat jotzen baitira mugikorrak, interneterako sarbideak, telebista digitalak, …

Europa, Espainia eta Euskal Herri mailan, hainbat programa abian jarri dira eta guztiek antzeko xedeak izan dituzte: eskolak informatikoz hornitu hardware edo software aldetik; lanean dauden irakasleak teknologien ezagutzan hezi eta ordenagailuak, internet- a eta multimediak erabiltzeko esperientzia didaktikoak garatu.

Denbora baino ez da falta izan konturatzeko ez direla horren arrakastatsuak izan eskoletako aplikazio berri horiek eta horren atzean hainbat arrazoi daude: baliabide falta, burokrazia administratiboaren akatsak, irakasleriaren prestakuntza eza, … Horregatik, ezinbestekoa da, lehenik eta behin, irakasleek erabili beharko dituzten baliabideen berri izatea. Irakasleek ez baldin badakite klase bat nola antolatu, ordenagailua pizten ez dakitelako, kainoiaren funtzionamendua konplexuegia delako, ... ikasleek ziztu bizian gal dezakete haria, azken horiek klase dinamikoak eta lehenagotik prestatuta daudenak behar baitituzte. Hori horrela izanda, ikus dezakete irakasleak badakiela zer egiten ari den eta ez duela inola ere klasea etengo.

Hori lortu ahal izateko, kurtsoa hasi baino lehen, irakasleei ikastaro bat eman beharko litzaiekeela uste dut, ikastetxeko baliabide berrien funtzionamendua irakatsi ahal izateko.

Noizbait lortuko al dugu hezkuntza perfektua?

Ondo segi!


0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada