martes 6 de diciembre de 2011

Gazteen agresibitatea

Ume eta nerabe madrildarrak oldarkorragoak dira gero eta telebista gehiago ikusten baldin badute eta gero eta denbora gehiago ematen badute bideojokoen edo ordenagailuaren aurrean. Hori kontuan izan gabe bideojokoak oldarkorrak diren edo ez.

Madrilgo Unibertsitate Complutenseko psikologo talde batek komunitateko 22 eskoletako 9 eta 16 urteko 2.322 gazteei inkesta pasatuz, egin dituzten ikerketa guztietatik, lortutako emaitzarik harrigarriena da.

Ikerketa honek dioenez, agresibitate maila altuagoa da mutiletan nesketan baino, hala ere, azken horiek haserre maila altuagoa izaten dute. Adina kontuan izanda, nerabeak (14-16) indarkeria gehiago garatzen dute txikiek baino (9-11).

Gainera, azterketak dioenez, oraindik nerabezarora heldu ez direnen %72,6-ak egunero 2 ordu edo gutxiago ikusten du telebista eta, une berean, nagusien %81,8-ak 2 ordutik gorako epea erabiltzen dute ekintza hori egiteko.

Okerrena zera da: nerabeen %81-ak ez duela inolako araurik jarraitzen beraien etxean, beraz, askatasun osoz ikus dezakete telebista.

Azkenik, nerabeen %51-ak eta aurre-nerabeen %43-ak aitortu du ez duela inoiz irakurtzen. Esan beharra dago, irakurketari eta etxerako lanak egiteari denbora ematen dietenek, agresibitate maila baxuagoa erakusten dutela gainerakoek baino. Hala ere, eginbeharreko horiekin 3 ordu baino gehiago ematen dutenei, agresibitatea oso azkar igotzen zaie.

Normala iruditzen zaizue egoera hau XXI. mendean? Kontrol minimo bat izan beharko lukete gazteek, bestela, oso arriskutsuak izan daitezkeen egoeretara heldu gaitezke.

Ondo segi!

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada