martes 6 de diciembre de 2011

Hautaketa ona

Orain arteko sarrerak kontuan edukita, ikus daiteke gazteen inguruan hainbat gai daudela jorratzeko, horregatik, gai egokia hautatu dudala uste dut nire bloga aurrera eramateko. Hala ere, gai honetan egunean gehiago sakontzen joan naizen bitartean, konturatu naiz hainbat gauza aldatu beharko liratekeela gure gizartean eta oso egoera arriskutsuetara heltzeko puntuan daudela gazte asko. Horretarako, denok esfortzatu behar gara, belaunaldiz belaunaldi ohitura egokiak transmititu daitezen eta, gutxinaka- gutxinaka, ohitura txarrak albo batera utz ditzagun.

Ez dut inoiz blog hau bezalakorik erabili eta, egia esateko, asko gustatu zait. Ez nuen uste horrelako lanik egiteko gai nintzenik, baina ikusi ahal izan dut aurrera eramateko gai izan naizela. Horregatik, erabaki dut blog honekin jarraituko dudala, beste gai batzuk sakontzen ditudalarik, gazteena barne.






Agur!


1 comentarios:

  1. Gazteen sexualitateari buruz ere hitz egin dezakezu. Hasikera goiztiarraren inguruko hausnarketa bat eginez edo drogen inguruko jakinminari buruzkoa.

    ResponderSuprimir